Ohar bat bidali du klubak herriko hainbat tabernetara. Bertan klubaren sorrera azaltzen du eta, horrez gain, laguntza ekonomikoa ere eskatzen du.
Irailetik aurrera lehiatzen hasiko direla adierazten du gutunean. Guztira 50 neskez osatutako 3 talde ditu klubak. C.D Altzarrateren arabera hastea ez da erraza eta horregatik laguntza ekonomikoa beharrezkoa dute.
Hori dela eta, tabernetara jo du klubak kolaboratzaile bila. Ez du diru kopuru finkorik eskatzen, adierazi duenaren arabera, bakoitzaren esku dago hori.
Parte hartzen duten tabernek haien izenak kamisetetan txertatzeko aukera izango dute eta gainera, astero partiduen datak iragarriko dituzten kartelak ere izango dituzte.