Goi Nerbioiko Caritasek bigarren eskuko denda bat zabaldu du Elortza Maisua kalean. “Espacio de corazón” izenekoa, zapatak, arropa eta elkarteko tailerretan lan egiten duten pertsonek paperez egindako produktuak eta bitxiak saltzen ditu. Denda mundu guztiari zabaldua dago eta kontsumo arduratsua da dituen ardatzetariko bat.
Saltoki honen helburua kontsumo arduratsua bultzatzea, ingurugiroa errespetatzea eta gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak laguntzea da. Hala, denda horretan lortzen den dirua erakunde katolikoak dituen beste proiektuetan inbertituko da. Denda astearte eta ostegunetan egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30era. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, berriz, 17:00etatik 19:30era irekiko dute.
Arropa uztea
Bestalde, Caritasek ere arropa jasotzeko programa du. Astelehen, astearte eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara egoera onean dagoen arropa utz daiteke Elortza Maisuko egoitzan.