Atzo astelehena, uztailaren 20an, Laudioko udal osoko bilkurak Ermu Andra Mariko ingurua babesteko eta kontserbatzeko plan bereziko HAPOko behin betiko aldaketa onartu zuen.
Behin aldaketa onartuta, planaren helburuak martxan jartzeko aukera izango dute. Tramitazio konplexuko plana da, batetik plan orokorra aldatu dute, zehazki plan orokorreko berrogeigarren zenbakia, eta bestetik aurreko aldaketa horretan oinarrituz plan berezi bat egiteko aukera izango dute.
Helburua
Plan horrekin udalerriko ondare kulturala birgaitzea, berreskuratzea eta balorean jarri nahi dute, izan ere, babes hori merezi duela aitortu diote aldaketarekin.
Prozesu baten urrats berria
Plan horri 2002an eman zioten hasiera, birgaitze, errekuperazio, jarduera puntualekin, obra eta abarrekin, horrez gain, neurri batzuk hartu zituzten eta Udalak lurren jabeekin harremanetan jartzen hasi ziren, lurrak eskuratuz lur publiko moduan.
Pasatu diren 13 urteetan, Udaletik pasa izan diren talde ezberdinak, hasiera horretan planteatu ziren pausu guzti horiek betetzen joan dira.
Baina, pausurik garrantzitsu eta handiena, Ermuko Andra Mariaren ingurukoari babesa ematea, titulartasun publikoa lortzea eta ondasun osagarri guztiak Laudiorena izatea izan da.
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zuten 2013ko maiatzaren 27an. Hitzarmen horren helburu nabarmenena da plan orokorrerako interes orokorreko ikasketen garapenean, ikerketan eta burutzean elkarlanean aritzea.
Momentu honetan, hitzarmen hori indarrean dago eta lan arkeologikoetako garapena martxan jarri dute eta jarduera horrekin jarraitzea espero dute, baita hitzarmenaren eremua handitzea.