SOS Laudioko Lamuza Parkeak ez du bere jarduera eten udan. Ostegunean bilera egin zuen plataformak Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiarekin. Horrek ziurtatu zuen aurreko legealdian onartutako 9 milioi euro erabiliko dituztela.
Ostiralean Cristina Gonzalez sozialistarekin -aldundiko arkitektura ordezkaria, alegia- eta Jose Luis Catón Foru Aldundiko arkitektoarekin elkartu ziren SOS Laudioko Lamuza Parkeko kideek. Aldundiko ordezkariek Kasinoko lanak bisitatu zituzten eta horien inguruko zenbait azalpen aurkeztu zituzten. Alde batetik zein bestetik elkarlanerako prest zeudela adierazi zuten.
Udalarekin ere bildu zen plataforma ostiralean. Besteak beste, SOS Laudioko Lamuzak planteatu zion ondare botanikoa zaintzeko beharra -Aldiakoerrekako hastear daudela aintzat harturik-.
Bihar EH Bilduko Arabako Biltzar Nagusiko taldearekin egongo dira plataformako ekintzaileak.