Udalak lanpostuen balorazioaren aurkako sententziari helegitea aurkeztuko dio

Erredakzioa 2015ko uzt. 20a, 09:02

Gobernu Delegazioak hala eskatuta, 2014ko ekainaren 2an udalbatzan adostutako giza baliabideen plan estrategikoa atzera bota dute. Ebazpena 152/2015 sententzian jasotzen da.

Gobernu Delegazioak hala eskatuta, 2014ko ekainaren 2an udalbatzan adostutako giza baliabideen plan estrategikoa atzera bota dute. Ebazpena 152/2015 sententzian jasotzen da.

Udaletik jakinarazi dutenez errekurtsoa jarriko dute. Izan ere, haien ustez, juridikoki emandako arrazoiak ez dira zuzenak. Besteak beste, sententzian estatuaren abokatuaren eskakizuna aintzat hartzen dela diote udal gobernu taldetik, behin betiko onartuta ez zegoen gai baten inguruan. Gainera, Gobernu Ordezkaritzari adostutako akordioaren osotasuna helarazi ez zitzaiola jasotzen da, Udalak akta osoa bidali zuela babesten duen bitartean.

Baliabide publikoen erabilera politikoa

Hala ere, juridikoki errekurtsoa ezartzeko arrazoi anitz dituztela defendatu arren, udal gobernu taldetik erabilera politikoa salatu nahi izan dute. Haien arabera, Gobernu Ordezkariak, baliabide publikoak herritarren eta autonomia erkidegoaren tokiko administrazioen beharren zerbitzura jarri ordez, adostutako akordioen aurka egitera bideratzen ditu indar guztiak, giza baliabideen planarekin gertatu bezala, edota euskararen aurka nahiz ikurren inposaketarekin egin legez.

Laudio, "inposaketa politikoen laborategia"

Horretaz gain, udal gobernu taldetik Gobernu Delegazioak legalitate printzipioaren inguruan duen kontzepzioa salatu dute. Izan ere, legeak jasotzen duen bezala, udal langileek balorazioa izateko duten eskubidearen berme gisa ulertu beharrean, legalitate printzipioa sententzia bidez beste modu batetan lortzerik izango ez lukeena inposatzeko erabiltzen duela uste dute.

Zentzu horretan, Carlos Urquijok Laudio ikurren, euskara eta baliabideen inguruko inposaketa politikaren laborategian bilakatu duela deritzote. Gainera, sententziak errekurritzen duena udalbatzan adostutako akordioa den heinean, tokiko autonomiaren aurkako erasoa dela babesten du udal gobernu taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide