“60 Global Training” bekari esker atzerrian praktikak egiteko aukera dago

Erredakzioa 2015ko uzt. 20a, 07:27

Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak “60 Global Training” beka programa aurkeztu dute. Ekimenaren helburua 30 urtez beherako unibertsitate edo lanbide heziketako tituludunak diren gazteei atzerriko enpresetan praktikak eskaintzea da.

Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak “60 Global Training” beka programa aurkeztu dute. Ekimenaren helburua 30 urtez beherako unibertsitate edo lanbide heziketako tituludunak diren gazteei atzerriko enpresetan praktikak eskaintzea da.

Bekak gazte bakoitzaren perfil akademiko eta profesionalari lotutako ekintza eta proiektuetan lan egiteko aukera ematen du eta iraupena gutxienez 8 hilabetekoa izango da. Bekadunek 1.124,77 euro kobratuko dute gordinik. Praktikak irailetik aurrera izango dira, baina, edonola ere, 2015eko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Baldintzak

Aipatutako baldintzez gain ezinbestekoa da gutxienez urte bat erroldatua egotea Euskal Herrian eta atzerrian 6 hilabete baino gehiagoko praktikaldirik egina ez izatea. Kasu guztietan derrigorrezkoa da ingelesa maila altua izatea, baita bestelako hizkuntzaren bat eskatzen den kasuetan horien ezagutza ere. Hala, Lizentziatuei C1 maila eskatuko diete, eta Lanbide Heziketako Goi Mailako gradua dutenei B2. Titulu horien antzinakotasuna gutxienez 4 urtekoa izan beharko da, eta akreditaziorik ez duten pertsonen hizkuntza gaitasuna bermatzeko idatzizko eta ahozko proba bat egingo dute.

Izena emateko epea uztailaren 27an bukatuko da eta www.becasglobaltraining.eus webgunean egin behar dira.. Informazio gehiagorako Laudioko Garapen Agentziara jo daiteke 94 403 49 80 telefonora deituz edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidera idatziz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide