Andaluzia Etxeak flamenko, sevillanak, gitarra eta kaskainetak ikasteko aukera emango du

Erredakzioa 2015ko uzt. 19a, 10:52

Flamenkoa ikasi edota sevillanak dantzatzen hasi nahi dutenentzat edo gitarra eta kaskainetak jotzeko abilezia izango dutela pentsatzen dutenentzako ikastaroak prestatu ditu Andaluziako Etxeak hurrengo ikasturterako.

Ikastaroak astearte eta larunbat guztietan emango dira urriaren 3an hasita eta ekainaren 28an bukatuta.

Flamenkoa ikasi edota sevillanak dantzatzen hasi nahi dutenentzat edo gitarra eta kaskainetak jotzeko abilezia izango dutela pentsatzen dutenentzako ikastaroak prestatu ditu Andaluziako Etxeak hurrengo ikasturterako.

Ikastaroak astearte eta larunbat guztietan emango dira urriaren 3an hasita eta ekainaren 28an bukatuta.

Sevillanak

 

Sevillanak asteartetan 17:30etik 18:30era arte emango dira, 19:00etatik 20:30era arte flamenkoa eta 20:30etik 22:00etara arte flamenkoa ikasten hasi nahi dutenentzako ikastaroa eskainiko dute.

Larunbatetan, aldiz, 10:30etik 11:30era, flamenkoa ikasten hasi diren haurren txanda izango da eta 11:30etik 12:30era eta 12:30etik 13:30era beste urteetan flamenkoko klaseetan egon diren haurren txanda izango da.

Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara gitarra ikastaroa izango da eta 18:00etatik 19:00etara kaskainetak jotzeko aukera egongo da.

Gainera, 17:00etatik 18:00etara sevillanak eta flamenko ikasteko txanda izango da eta 19:00etatik 20:00etara sevillanak ikasten hasi diren pertsonentzako klasea emango da. Interesdunak Andaluzia Etxetik -Untzueta plaza, 2- igaro daitezke 17:00etatik 19:30era.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide