Sartuk eta Garapen Agentziak ikastaro bi eskainiko dituzte

Erredakzioa 2015ko uzt. 16a, 07:29

Arabako Sartuk alde batetik, eta Tokiko Garapen Agentziak bestetik, ikastaro bi antolatu dituzte langabeentzat eta ekintzaileentzat hurrenez hurren. Lehenengoa uztailaren 22an izango da eta hiru orduz finantzaketa plan bat egiteko pausuak erakutsiko dituzte. Bestea uztailaren 24an hasi eta azaroan bukatuko da eta etxeko iturgintza, klimatizazio eta berogailu sistemari buruzko izango da.

Arabako Sartuk alde batetik, eta Tokiko Garapen Agentziak bestetik, ikastaro bi antolatu dituzte langabetuentzat eta ekintzaileentzat hurrenez hurren. Lehenengoa uztailaren 22an izango da eta hiru orduz finantzaketa plan bat egiteko pausuak erakutsiko dituzte. Bestea uztailaren 24an hasi eta azaroan bukatuko da eta etxeko iturgintza, klimatizazio eta berogailu sistemari buruzko izango da.

Arabako Sartuk langabetuentzako doako ikastaroa abiaraziko du uztailaren 24tik aurrera. Etxeko iturgintza, klimatizaio eta berogailu sistemari buruzko ikastaroak azaroaren 11an bukatuko da eta gainditzen duenak lehen mailako ziurtagiria eskuratuko du. Ikastaroa Laudion bertan emango da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era. Guztira 320 ordu izango dira. 15 pertsonek soilik parte ahal izango dute eta izen-emateak www.lanbide.net webgunean, 94 672 77 73 telefonoan edota Sartuko Egoitzan egin daitezke.

Finantzaketa plan bat egiteko gakoak

Edozein negozio hazteko plangintza egin eta finantzaketa plana egiteko gai izateko helburuarekin, Tokiko Garapen Agentziak doako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa uztailaren 22an izango da eta hiru orduko iraupena izango du, 9:15etik 12:15era. Ekintzaile zein enpresa txikiko kideei zuzendua dago. Informazio gehiago jasotzeko edo izena-emateko Laudioko Garapen Agentziarekin jarri behar da harremanetan 94 403 49 80 telefonoan edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide