Oier Amorrotu ez da kartzelan sartuko, bere helegitea onartu baitu Entzutegi Nazionalak

Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 08:47

Oier Amorrorturen abokatuak aurkeztutako helegitea onartu dute epaileek eta ondorioz Laudioko preso ohiaren aurkako espetxeratze agindua bertan behera geratu da. Hori bai, hurrengo 4 urteetan ezingo du deliturik egin.

Bi hilabetez luzatu da epaiaren erabakia baina azkenean Oier Amorrortuk ez du 14 hilabeteko espetxe zigorra bete beharko.

Oier Amorrorturen abokatuak aurkeztutako helegitea onartu dute epaileek eta ondorioz Laudioko preso ohiaren aurkako espetxeratze agindua bertan behera geratu da. Hori bai, hurrengo 4 urteetan ezingo du deliturik egin.

Bi hilabetez luzatu da epaiaren erabakia baina azkenean Oier Amorrortuk ez du 14 hilabeteko espetxe zigorra bete beharko.

Apirilaren bukaeran espetxeratze agindua

Apirilaren bukaeran jaso zuen euskal preso politiko ohiak kartzelaratze agindua. Entzutegi Nazionaleko Zigor salako lehenengo aretoak 10 egun eman zizkion espetxean sartzeko 2012ko epai baten harira.

Epai hartan 2003ko udal osaketa udalbatzan ezker abertzalearen hautagaitza legez kanpo utzi izanaren ondorioz gertatutako istiluengatik 14 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten laudioarra. Beste 18 pertsona ere epaitu zituzten Entzutegi Nazionalean.

Aurrekari penalak

Istiluak gertatu ziren garaian Amorrortuk ez zuen aurrekari penalik. Ondorioz, bi urteko espetxe zigorra ez gaindituta, ez zuen kondena bete beharrik izan. Entzutegi Nazionalak, ordea, epaiketa egin zenean aurrekari penalak zituela argudiatuta kartzelaratzeko agindua bidali dio.

Amorrorturen abokatuak gogoratu die epaileei aurrekariak udalbatzako istiluen ondorengoak direla eta ondorioz espetxeratze agindua bertan behera utzi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide