50 euroren truk posiblea da C.D Laudioren bazkidea izatea. Izan ere, klubak hala erabaki zuen egindako azken asanbladan.
Prezio baxuak futbolzale gehiago erakartzea nahi du klubak. Gainera, herriko jendea osatutako kluba denez, jendearen inplikazioa espero dute. Kanpainarako atera duen kartela, klubaren iragana, oraina eta etorkizuna islatzen duela adierazi du klubak. Lema “Sentimenduen indarra” da. Izan ere, C.D Laudiok 88urte beteko ditu eta garai ezberdin asko jasan ditu, onak, ez hain onak eta txarrak.
Bazkide izateko hurrengokoa egin behar da: Laboral Kutxara joan eta 50 euro sartu kontu korronte honetan: 3035-0045-23-0450061066. Izen abizenak jartzea derrigorrezkoa da.
C.D Laudioren denboraldiaurrea
Ibon Cuartero izango da C.D Laudioren lehen taldearen entrenatzailea. Abuztuaren 18an ekingo diote denoraldiaurreari Ellakurin. Lau edo bost partidu jokatuko dituzte Liga hasi aurretik.
Hauek izango dira partiduen datak: irailak 5 (Iberlanda, Ellakurin), irailak 8 (Deustu), irailak 13 (Lurretako) eta azkenik, irailak 16 (Urduña, Ellakurin). 5. partidua jokatuko duten, edo ez, oraindik ez dakite.