San Ignazio jaiak ekitaldiz lepo datoz Ugartera

Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 12:15

Zuin aldizkarian argitaratutako artikulua:

Uztailaren 31n hasiko dira Ugarte auzoan San Ignazio jaiak. 12:00etan jaurtiko dute txupina, eta ondoren Lankaietako Lagunak txistulariak arituko dira kaleak girotzen.

13:00etan prozesioa eta meza egongo dira, agintarien presentziarekin. Arratsaldean, berriz, futbito txapelketako bi final jokatuko dituzte:18:00etan benjaminena eta 19:00etan gazteena. Ondoren, sari banaketari ekingo diote.

Zuin aldizkarian argitaratutako artikulua:

Uztailaren 31n hasiko dira Ugarte auzoan San Ignazio jaiak. 12:00etan jaurtiko dute txupina, eta ondoren Lankaietako Lagunak txistulariak arituko dira kaleak girotzen.

13:00etan prozesioa eta meza egongo dira, agintarien presentziarekin. Arratsaldean, berriz, futbito txapelketako bi final jokatuko dituzte:18:00etan benjaminena eta 19:00etan gazteena. Ondoren, sari banaketari ekingo diote.

Gauean Trikizio taldearekin erromeria egongo da, baita Baisala taldearen emanaldia ere. Txosnagunean Diskodantzarekin amaituko dute eguna.

Larunbata

Abuztuaren 1ean, larunbatean, 10:00etan abiatuko du eguna Herriaren taldeak Lamuza frontoian antolatu dituen pilota partiduekin. 11:30ean IX.Ugarteko Krossa egongo da. Korrika egiten lehenbizikoak haurrak izango dira, 12:00etan abiatuko baitira kadeteak lasterka. Asto lasterketa ere antolatu dute, sari garrantzitsuekin, auzoa alaitzeaz Azeripoto trikitixa taldea arduratuko den bitartean.

15:00etan Herri bazkaria prestatuko du San Inazio Peñak, eta 18:30ean futbito txapelketako finala egongo da. 20:00etan, aldiz, herri kirolek hartuko dute lekukoa, zaldi probak, zozkora apustua eta aizkolariak egongo baitira.

Iluntzea, ordea, Haitzana orkestraren erritmora gozatuko dute bertaratzen direnek. Gau zaleek, ordea, Diskodantza edukiko dute goizeko ordu txikiak arte.

Igandea eta amaiera

Abuztuaren 2an bukatuko dira Ugarteko jaiak. Goizean zehar baserritarren produktuen erakusketa egongo da, baita patata tortila eta untxi txapelketa ere, Azeripoto trikitilari taldeak girotuta.

14:00etan San Roke Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Ostean, 14:30ean, adin nagusikoak omenduko dituzte. Horretarako jubilatuentzako bazkari tradizionala prestatu dute, eta bazkalosterako musika talde baten kontzertua.

Arratsaldean, baina, txikien txanda izango da, gaztelu puzgarriak jarriko baititu Kirikiño taldeak. Umeentzako jolasak egingo dituzte, eta buruhandiak ere izango dira. Festei amaiera emateko odolosteak eskainiko dituzte auzoko tabernek. Txosnetan giroa sortzeko musika egongo da, eta ondoren Nueva Presión orkestraren berbena.

Ugarteko festak Jai Batzordeak antolatu ditu, Ugarte, Goienuri, Sagasti eta Isasi auzoekin elkarlanean. Ugarteko tabernek eta txosnek ere festen prestaketetan lagundu dute. Laudioko udalak, ordea, diruz lagundu du ekimena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide