XV. mendea baino lehenagoko nekropolia topatu dute Ermun eta bisita gidatuak antolatu dituzte

Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 13:02

Pasa den astean hasitako indusketek emaitza positiboak eman dituzte berehala. Sergio Escribano EHUko arkeologoak gaur emandako prentsaurrekoan azaldu du nekropoli bat topatu dutela baselizaren azpian.

Pasa den astean hasitako indusketek emaitza positiboak eman dituzte berehala. Sergio Escribano EHUko arkeologoak gaur emandako prentsaurrekoan azaldu du nekropolis bat topatu dutela baselizaren azpian.

Momentuz bi hilobi aurkitu dituzte eta bihar bat induskatuko dute. 3 txanpon ere agertu dira, bat hilobi baten gainean.

Orain, arkeologoek ikertuko dute noizkoak diren aurkikuntza horiek. Ermu Andra Mariko baseliza XV. mendekoa da eta topatutako elementuak aurrekoak dira.

Horretaz gain baseliza baino zaharragoa den lurzorua topatu dute azpian, buztinez egindakoa.

Bisitak

Sergio Escribanok iragarri du bihartik aurrera bisitak gauzatuko dituztela nahi duenak ikus dezan zer aurkitu duten Ermu Andra Marin. Berez hilobi bat induskatuko dute bihar eta bisitariei erakustea da haien asmoa.

Berez, bisita bakoitza ezberdina izatea nahi dute. Hurrengoak izango dira datak:

  • Uztailak 2 (bihar):

15:00etan euskaraz

16:00etan gazteleraz

  • Uztailak 7 asteartea:

11:00etan euskaraz

12:00etan gaztekeraz

  • Uztailak 10 ostirala:

11:00etan euskaraz

12:00etan gaztekeraz

  • Uztailak 14 asteartea:

15:00etan euskaraz

16:00etan gazteleraz

Bisita gehiago

Arkeologo taldeak aurreratu du irailean bisita gehiago eta osatuagoak egingo dituztela, Ermu Andra Mariko historia azalduz.

Oraindik proiektuaren nondik norakoak zehaztu behar badituzte ere, Sergio Escribanok adierazi du bere ustez ideia polita izango litzatekeela aurkitutako elementuak beiraz estaltzea jendeak ikusteko aukera izan dezan. Baina hori guztia parrokoarekin adostu behar dute.

Galdera ugari erantzuteke

Sergio Escribanoren aburuz abiatutako ikerketei esker -historikoa, arkeologikoa, artistikoa eta topografikoa- Ermu Andra Mariko historiari buruzko hainbat galdera argitzeko egongo da: zergatik eraiki zuten, zeintzuk ziren bertako ohiturak, XV. Mendekoa izanik zergatik aipatzen den dokumentutan XI. Mendeko elementu erromanikoak aipatzen diren...

Bi indusketa

Momentuz baselizako indusketa abiatu dute bakarrik. 20 eta 60 zentimetroko bitarteko sakonera dauka eta 12 eta 20 metroko zabalera.

Elizako kanpoko eremuan ere indusketa egingo dute baina oraingoz landareak besterik ez dituzte kendu induskatuko duten tokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide