"Gai friki guztiak igarotzen dira gure mikrofonoetatik, Star Trek ezik"

Erredakzioa 2015ko uzt. 16a, 08:04

GORKA LUENGO (Laudio, 1981) ingeniaria da eta bere denbora librea neurri handia batean kultura frikira bideratzen du. El abismo de Tannhäuser egiten du Uhinak Irratian eta duela gutxi Euskalduna Jauregian egon zen podcasta grabatzen.

El abismo de Tannhaüser irrati saioak kultura frikia lantzen du, zer gai jorratzen dituzue?

El abismo de Tannhaüser irrati saioak kultura frikia lantzen du, zer gai jorratzen dituzue?
Egia esan mundu frikiarekin harremana daukan edozein gai. Eta batzuetan frikiak ez diren gaiak ere aipatzen ditugu.
Atal zehatzak hurrengoak ditugu: liburuak, manga/anime, telebista saioak, komikiak, rol jokoak, internet, bideojokoak...
Bestalde "off topic" atala ere badaukagu, bertan denetarik lantzen dugu baldin eta gaurkotasuna badauka edo duela gutxi bisitatu edo ikusi badugu.
Beste hainbat atal ere baditugu; Critilol -League of Legends bideojokoaren pertsonaiak kritikatzen ditugu- edo  Cazador de bytes -bigarren eskuko bideojokoen inguruan mintzatzen gara-.
Baina finean ez dago landu gabe uzten dugun gairik. Batzuetan zinema edo telesaioen ataletan jendeak frikitzat jotzen ez dituen lanak jorratzen ditugu.
Geek panoramako edozer gauza igarotzen da gure mikroetatik! Star Trek salbu.
Zenbat urtez egin duzue saioa Uhinak Irratian eta zer aldaketa mota egon dira?
Hau guztia "zinema kutreko gauetan" hasi zen. Ostiralero elkartzen ginen Z serieko filmeak ikusteko eta askotan aipatzen genuen ondo egongo litzatekeela saio bat egitea pelikula horien inguruan hitz egiteko.
Orain 3. denboraldian gaude. Hasieran hiru ginen: XtarBuck -Jorge-, Xellos -Ivan- eta ni. Bigarren denboraldian Parranoid -Edu- gehitu zen. XtarBucken laguna da eta aspaldi antzeko saioa egiten zuten Zorrotzan.
Edukien aldetik agian hasieran azaleko moduan jorratzen genituen edukiak. Entzule bakoitzak bere kabuz gauzak ezagutzeko aukera izateko. Orain, aldiz, modu sakonagoan lantzen ditugu gaiak, gogoko baitugu entzuleak bere alde onak eta txarrak ezagutzea.
Atalen bat luzatu dugu eta laguntzaileek telefonoz izan ditugu baina denboraren poderioz gero eta laguntzaile gehiago ditugu.
Bestalde, hastapenean inork ez zuen saio bat ere galtzen. Orain, 4 kide garenez malgutasun gehiago daukagu. Agian nik ez dut saioa gidatzen noizbait eta Parranoid-ek egiten du, edo Xellos zein XtarBuck-ek ez dute parte hartzen. 
 
Nork entzun beharko luke El abismo de Tannhäuser, adituek?
 
Hasieran agian bai, baina orain uste dugu edonork entzun dezakeela.
Dena dela, lantzen ditugun gaiei -fantasia, zientzia-fikzioa, zombiak...- irekita egon behar da entzulea eta mundu horretan hasteko asmoa badauka arazorik gabe entzun dezake eta tarte entretenigarriaz gozatu.
Egia da saio monografikoak zehatzegiak izan daitezkeela -Star Wars, Alien...
Gaur egun jende oro apur bat frikia da, baina ez derrigorrez Game Of Thrones bezalako saioak ikusten dituelako.
Nire ustez friki hitzak ez du zerikuzirik ikusten duzunarekin edo gogoko duzunarekin, baizik eta jarraitzen edo gustuko duzun bizitasunarekin.
Botanikaren frikiak egon daitezke -hor dago Iñigo, Bricomaniakoa- edo Carlo Magnoko frikiren bat. Eta ez dira "friki" hitzari lotutako gaiak.
Baina definizio hori onartuz niri primeran iruditzen zait gero eta jarraitzaile gehiago izatea gai horiek. Eta horretan uste dut bat natorrela nire kideekin.
 
Gogoko ez duguna da "hasiberriek" hitz egitea adituak izango balira bezala. Game Of Thrones kasuan badaude zenbait "aditu" liburuak irakurri gabe.
 
Frikia jaiotzen da edo egiten da?
 
Niretzat egiten da. Zure inguruak, senideek, telebistak, irratiak... sortzen dizu jakin-mina.
Suposatzen dut zati batean jaiotzen zarela, ikusten duzuna interesa piztu behar dizu eta, baina nik uste friki egiten zarela.
Nire kasuan "Ranma" edo "Oliver y Benji" Disneyko edukiak ikustea baino gogoko nuen.
Duela urte batzuk arraroagoa zen friki gaien zaleak ikustea, baina gero eta normalagoa da.
Egun ezagupen falta dela medio dago txarto ikusita frikia izatea. Gai horiek gogoko izateak ez zaitu ezberdin egiten.
Egia da, pelikula amerikarrek hainbat aldiz islatu duten moduan, ikastunen kontua zela Star Wars, Dungeon and Dragons eta Pokemon eta ondorioz klaseko tipo arraroa zela.
Baina egun estereotipo hori guztiz zaharkituta geratu da. Ume guztiek jokatzen dute Spiderman-ekin, The Avengers filmerik arrakastatsuena da eta jende oro joaten da ikustera eta Dr. Who bezalako saio batek zinemak betetzen ditu.
Finean, oso normala bilakatu da eta txarto ikusten dutenak gutxiengoa dira.
Hori bai, maila ezberdinak daude. Badago Mundodisco-ko pertsonaia guztien bizitza ezagutzen duena eta Bleach ikusi duena, besterik gabe.
Gure kasuan XtarBuck-ek eta Parranoid-ek jakintza gehiago daukatenak dira: Star Wars, Marvek, DC, PlayStation, Xbox... gai guztiak jorratzen dituzte.
Xellos-ek gehiago ezagutzen du japoniar kultura. Manga, japoniar musika, cosplay-ak... baina komiki gutxi. Eta bideojokoen esparruan ere asko kontrolatzen du.
Nik gogoko izan ditudan kontuetan asko murgildu naiz, baina gure saioan badago betekizun bat; ni aditua bilakatzea. Komikiak gomendatzen dizkidate, errieta egiten didate Blade Runner ez ikusteagatik...
Mundu hau kultura mota da eta nik oraindik asko daukat ikasteke.
 
 
 
¿Cuál es el medio natural del frikie; salón del comic, encuentros manga, tiendas de comics...? Gracias al programa formáis parte de la comunidad friki, ¿nos puedes comentar algunas de sus costumbres (cosplay...)?

Zein da frikiaren ingurune naturala?

Egunez egun gai honi lotutako topaketa eta kongresuak daude. Berez, gai frikien inguruan dagoen merchandisinga munduko negozio handienetakoa da.
Bilduma frikiak egiteko zaletasuna oso zabalduta dago. Gero eta jende gehiago dago. Lehen denda bakarra zegoen hirietan -Bilbon, Joker, adibidez- eta orain ugaritu dira, leku handiek atalak egin dituzte...
Manga edo komiki topaketetan denda guztiak elkartzen dira.
Gure kasuan komunitate frikian parte hartzen genuen irrati saioa egin baino lehen. Guztiok egin dugu "cosplay"-ren bat. "Cosplay" eta mozorrotzea ez da gauza bera. Cosplay-ren jatorria "Costume" eta "Play" da. Hau da, pertsonaia bat bezala jantzi ez ezik, berak egiten duena ere egiten duzu.
Cosplay lehiaketetan itxura eta antzezle lana baloratzen dute. Zenbait pertsonak modu profesionalean egiten dute.
Jarduera friki gehiago daude; rol partida jokatzeko hitzorduak, telebista saio baten atal bat ikusteko hitzorduak -badaude tabernak horretarako-, eta abar.
Baina hori zati txiki bat besterik ez da, nik ezagutzen ez ditudan hainbat gauza daude.

Denboraldi honetan Podcat bat grabatu duzue Manga eta Japoniar Kulturako Aretoan. Zer moduz? Bukatu duze?

Ba ez! Season finale-a falta zaigu! Beti saiatzen gara azkenengo atalean zerbait garrantzitsua egiten.
Baina datak kontuan hartuta, guztiok dauzkagu gauzak egiteke. Abuztuko azkenengo asteburuan grabatu nahi dugu Marvel inguruko atal berezia.
Zuzeneko esperientzia oso ondo egon zen. Hasieran asko hitz egin genuen motza egiteko -gogoko ditugun gaiekin kontrola galtzen dugu- baina azkenean denbora soberan izan genuen eta oso ondo egin genuen.
Publiko apur bat izan genuen eta saioan parte hartu zuen. Horrek asko lagundu zuen eta edonon egiteko gogoak eman digu. Eta jakina, saioarekin jarraitzeko.
Ivoox-en 2500 jaitsietara heldu gara eta ez genuen espero.
Munduko hainbat lekutan dauzkagu entzuleak -Japonen, adibidez- Parranoiden lehengusua bertan bizitzeak ez du zerikusirik, karkarkar- eta munduko Top 100ean egotera heldu gara, arlo frikian.

Grabatutako twitter eta facebooken zabaltzen dugu nahiz eta bertan jarraipena ez den nabarmentzekoa. Baina gustuko duguna egiten dugu eta jendeak gogoko badu, ezin hobeto!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide