Oier Amorrortu preso ohiari espetxean sartzeko agindua helarazi dio Entzutegi Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko mai. 8a, 12:40

Hamar eguneko epea eman zion herenegun Entzutegi Nazionaleko Zigor salako lehenengo aretoak Oier Amorrortu laudioarrari espetxean aurkezteko. 2012ko martxoan emandako epai baten harira, Amorrortuk kondena bete behar duela ebatzi du epaileak.

Manifestazioa maiatzak 11

Mobilizazioa deitu dute Oier Amorrorturen aurkako kartzelaratze agindua salatzeko. Manifestazioa Laudioko Lamuza Plazan izango da maiatzaren 11n 20:00etan.

Hamar eguneko epea eman zion herenegun Grande-Marlaska epaileak Oier Amorrortu laudioarrari espetxean aurkezteko. 2012ko martxoan emandako epai baten harira, Amorrortuk kondena bete behar duela ebatzi du epaileak. Epai hartan 2003ko udalbatzan ezker abertzalearen hautagaitza legez kanpo utzi izanaren ondorioz gertatutako istiluengatik 14 hilabeteko kartzela zigorrera zigortu zuten laudioarra.

Istiluak gertatu ziren garaian Amorrortuk ez zuen aurrekari penalik. Ondorioz, bi urteko espetxe zigorra ez gaindituta, ez zuen kondena bete beharrik izan. Grande-Marlaskak, ordea, epaiketa egin zenean aurrekari penalak zituela argudiatuta – udalbatzako istiluen ondorengoak ziren- kartzelaratzeko agindua bidali dio. Horren aurrean, Jone Goirizelaia abokatuak helegitea aurkeztuko du. Onartzen badute, 10 egunetan kartzelan aurkezteko epea kenduko liokete, ebatzi bitartean.

 

2003ko udalbatzan egindako protestaren ondorioz 19 aiaraldear epaitu zituzten

Ezker abertzalearen legez kanporatzea salatzeko elkartu ziren 19ak Laudioko udalbatzan. Bik –Amorrortu barne- 14 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten. Bat absolbitua izan zen. Gainontzekoak bi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatuak izan ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide