Laudio Ikastolako Batxilergoko lehen mailako Ane Garciak, Arrate Aranak, Irantzu Azkunagak, Maider Renesek, Olatz Torrecillasek eta Zaloa Garaik osatutako taldeak “Kultura Ondarea” saria jaso zuen iragan ekainaren 19an “Orozkoko garrafak” bideoagatik.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolaturikoa, lehiaketaren lehenengo edizio honetan 66 bideo aurkeztu ziren horietako hiru sarituz: Getxoko Julio Caro Barojaren “Surfing our traditional basque boat rebuilding”, Donostiako Axular Lizeoaren “Euskara” eta Laudio Ikastolaren “Orozkoko garrafak”.
Lehiaketa honen helburua gazteen artean herriko kultur ondarea azpimarratzea da, ikasleek kultur indare baten inguruko bideoa eginez. Laudioko Ikastolako bost talde hasi ziren otsailean lanean informazioa biltzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinua garatzen.