Prozedura ireki bidez Etxebarri Baserriaren birgaitzeaz arduratuko den arkitektoa hautatu du Laudioko Udalak. Proiektua berreskurapenari erantzuteko lehenengo tresna izango dela adierazi du Laudioko hirigintza zinegotzi den Jon Ander Altubek. Gainera, prozesua motel badoa ere –haiek nahiko luketena baino motelago-, proiektu hori gabe aurrera egin ezin dela azpimarratu nahi izan dute. Izan ere, proiektua oinarri hartuta, beste instituzioen laguntza eskatu edota ekarpenak jasotzea aurreikusten da Udaletik.
Guztira 13 proposamen egin dira. Kontratazio prozesu osoaren ondoren proiektua Angel Garcia Armentia arkitektoari esleitu diote, 49.740 euroko aurrekontuarekin. Lehenengo urrats hori, proiektuaren erredakzioa, sei hilabetetan bukatuta egon behar da.
Udaletik esandakoaren arabera, baserria egoera txarrean aurkitzen da, bereziki orain urte gutxi gertatutako sutearen ondorioz.