Udalak jakinarazi duenez, Bitorika harrobian ez dago jada lur-jausi arriskurik eta horregatik bertako aparkalekua irekita dago uztailaren 10etik.
Otsailean izan ziren euriteek lur-jausiak eragin zituzten Areta auzoan kokatutako aparkaleku honetan. Gunea garbitu, segurtasun neurriak hartu eta babes elementuak jarri dira eta ez dago beraz arriskurik orain.
Udalak gunea garbitzeaz eta behin behineko harresi bat eraikitzeaz arduratu zen eta jarraian Arabako Foru Aldundiak segurtasun pantaila elastoplastiko bat eraiki zuen. Pantaila hau lur-jausien kontrako segurtasun elementua da, dinamikoa da eta lur-mugimenduen energia xurgatzeko gai.
Arriskua ezabatu da horrela baina ezponda behin betiko egonkortzea falta da oraindik. Foru Aldundiak horretarako proiektu bat osatzeaz arduratuko da.
Guardian enpresak utzitako behin behineko aparkalekua itxita dago, Bitorikakoa ordezkatzea baitzen bere helburua.