35/02 Auziaren epaia dela eta, EH BILDU LAUDIO udal taldeak uztailaren 9an bidalitako prentsa ohar baten bitartez erabateko gaitsezpena agertu eta salaketa irmoa mahai gaineratu du prozesu judizial honen azken sententzia jakinarazi berri duenaren aurrean. Hots, 104 herriko taberna konfiskatu, tartean Laudioko Gure Aukera Kultura Elkartea, eta hainbat laguni espetxe zigorra ezarria izan zaiela politikan aritzeagatik.
Udal taldearen arabera sasoi politiko berri eta itxaropentsuak irekiak diren uneotan, instituzio, erakunde, talde eta norbanako ugarik aldarrikatu du egungo testuinguru politikoan makro-epaiketa politikoek tokirik ez dutela. Gauzak horrela, EH BILDU LAUDIO epai honen aurka dagoen heinean, bere elkartasuna adierazi nahi dio Laudioko Gure Aukera Kultura Elkarteari eta kaltetuak suertatu diren bazkide guztiei ere bai.