Txosnagunea Aldai Plazan egongo da adin guztietarako ekintzak prestatzeko

Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 09:28

Laudioko Txosna Batzordeak oharra bidali du Txosnagunearen leku aldaketa azaltzeko, aurten Aldain plazan kokatuko baitute, Zumalakarregi etorbideko aparkalekua uzteko.

Txosna Batzordeak azaldu du gune berria partaidetza areagotzeko tresna bilakatu nahi duela, adin-tarte eta gustu orok bere lekua izan dezaten. Horregatik jo dute Aldai Plazara; bertako karpak erraztuko baitie gune berriak sortzea, erosoagoak eta gazte eta helduentzako egitaraua osatzea ez ezik, umeentzako ekintzak ere antolatzea.

Eskaintza oparoa eta anitza

Txosnagunearen ikur nagusietako bat diren gaueko kontzertuekin jarraituko dute: Izerdi Gorria (txupinazo egunean), Gose (haurren egunean), Anestesia eta Skakeitan (kuadrillen egunean) edo Revolta Permanent (baserritar egunean).

Arratsalde lasaiak

Arratsaldeko ikuskizun lasaiagoetarako gune berria ere egongo da. Txosnan bertan tokiko produktuez egindako afaria jateko aukera emango dute eta besteak beste, Igor Arzuaga (atzoko gazteen egunean), Olatz Salvador (berakatz egunean) edo Josu Bergara (baserritar egunean) bakarlariak arituko dira.

Elkarteek ere bere egitaraua daukate txosnagunean: karaokea, haurrentzako gastronomia lehiaketa, paella txapelketa, gaztelu puzgarriak, herri zirkua…

Urrezko katxia 2015: SOS Laudioko Lamuza Parkea

Txosna Batzordeak Urrezko Katxia saria sortu zuen 2013an eta aurten SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak jasoko du.

Taldeak egindako ibilbidea goraipatu nahi dute horrela eta urtebete luzeko ibilbidean, ehunka pertsona elkartu eta hamaika ekintza egin dituztela nabarmendu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide