Bilboko Guggemheim Museoan irailera arte egongo da ikusgai Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ikastetxetako umeek parte hartu duten arte-lehiaketaren irabazleen lanek, horien artean Laudioko Lamuza eskolako Itxaso Betes irakasleak koordinaturiko lana besteak beste.
Lamuzako ikasleek aurrera eramandako proiektuak Lehen Hezkuntzako curriculumaren baitako elementu jakin batzuk artearen bitartez lantzea zuen xedetzat, hain zuzen ere paisaien interpretazioari eta urtaroek berau nola eraldatzen duten jakiteari loturikoa. Hala, urtaroak joan ahala paisaiaren baitako zein elementu aldatu eta zeintzuk beren horretan mantentzen diren interpretatzen dute (janzkera, hostoak, zuhaitzak...).
Guggemheimen ikusgai izango dira urtaroak irudikatzeko haurrek marrazturiko muralak, naturan aurkituriko zenbait elementurekin ere ehunduak izan direnak, kolore ezberdinetako hostoekin batik bat.