Lau gazte dira Laudioko Igeriketa Klubarekin batera Euskadiko Txapelketan jokatu dutenak eta laurek haien markak hobetu dituztela adierazi du entrenatzaileak. Hori dela eta kluba oso pozik dago kirolariek egindako lanagatik.
Zugaitz Ortizek guztira lau froga egin zituen. Froga guztietan hobera egin zuen eta marka politak lortu zituen 100 eta 200 metro libreetan. Horrez gain, bular igeriketako beste bi froga egin zituen eta bietan lortu zuen 3. postua.
-200m. Bular igeriketa: bere adineko 3. postua
-100m. Libre: 22. postua
-100m. Bular igeriketa: 3. postua
-200m. Libre: 21. postua
Iraitz Duarte ere, oso ondo aritu zen bere frogetan . Horrek hiru froga egin zituen. 1500 metro libreetan ia minutu erdi jaitsi zuen bere marka. 100 eta 400 metro libreetan ere hobetu zuen. Azken frogan, 200 metro librekoan, nekea jada nabarmentzen zenean, bere markatik segundo ehunen gutxi batzuk igo zituen.
-1500m. libre: 4. postua
-100m libre: 43. postua
-400m libre: 14. postua
-200m libre: 19. postua
Julen Garcia ez zen gutxiago izan eta 200 metro tximeletan asko hobetu zuen bere marka. Berdin egin zuen 100 metro libreetan eta tximeletan. Azken horretan gainera 4. postua lortu zuen.
-100m. Tximeleta: 4. postua
-100m. Libre: 26. postua
-200m. Tximeleta: 6. postua
Hirurek Endika Burutxagarekin batera 4X200 METROTAKO erreleboen lasterketa ere gin zuten.