Gaur eskainitako prentsaurrekoan Laudioko udal gobernu taldeak iragarri ditu herriko jaietan egingo dituzten hainbat kontzertu. Azpimarratzekoa da Gose eta Anestesia taldeak txosnetan arituko direla. Anestesiak abuztuaren 28an joko du Izate Faltsua taldearekin batera. Gosek oraindik ez du bere data zehaztu.
Txosna gunean ere egunero bakarlari bat egongo da, Josu Bergara besteak beste.
Berbenak
Horniketa plazan berbenen eremua eta hurrengoa izango da eskaintza:
- Abuztuaren 15ea Haitzama
- Abuztuaren 16an Lisker
- Abuztuaren 17an Gaupasa
- Abuztuaren 27an Sukar Taldea
- Abuztuaren 28an eta 30ean Lotxo
- Abuztuaren 30ean Iñaki Plaza
Zumalakarregin
Zumalakarregi etorbidean dantzatzeko parada ere emango dute hurrengo kontzertuek:
- Abuztuaren 15ean Travellin Brothers
- Abuztuaren 28an Funk Gaua: Priscilla Band, The Slingshots eta The Cisco Kids DJ
- Abuztuaren 29an Odolostechno gaua: Luis Bonias, David MK, Iñigo Kriptonita eta Diego Gonz Djekin
- Abuztuaren 30ean Egan
Tabernek ere kontzertuak antolatu dituzte
Herriko jaietan tabernek kontzertuak eskainiko dituzte bi eremutan. Zubiko Malekoian -Kaputxi Katua, Iratxo, Keska, La Meca eta Sorgin- eta Zumalakarregin -Ederki, Iluntze eta Arrañope- hauek izango dira emanaldiak:
- Abuztuaren 15ean: Hotel Ruido
- Abuztuaren 15ean eta 16an Diskofestak eta Djak
- Abuztuaren 26an Esne Potak
- Abuztuaren 27an Cover Radio
- Abuztuaren 28an Boogie Riders