Asteburuan motorrez beteko da herria

Erredakzioa 2015ko uzt. 3a, 09:23

Laudioko IV Kontzentrazioa egingo du Street Bikers taldeak uztailaren 4an eta 5ean. Motorrak gustatzen zaizkion edonori zuzendua dago eta adin guztientzako jarduerak ez ezik, eskualdetik ibilbideak ere egingo dituzte. Gainera, akrobazia erakustaldia ere egongo da.

Laudioko IV Kontzentrazioa egingo du Street Bikers taldeak uztailaren 4an eta 5ean. Motorrak gustatzen zaizkion edonori zuzendua dago eta adin guztientzako jarduerak ez ezik, eskualdetik ibilbideak ere egingo dituzte. Gainera, akrobazia erakustaldia ere egongo da.

Uztailaren 4an 10:00etan hasiko da eguna Aldai plazan jarriko dituzten haurrentzako puzgarrien irekierarekin. 11:30ean ibilbidea hasiko da, tartean, Iker Eskuzari omenaldia egingo diotelarik. Azokan tabernan mokadua eskainiko da 13:00eatn eta 14.30ean bazkaria izango da izena-eman duten guztientzako. Stunnt Polstunnd erakustaldia 17:00etatik aurrera egingo da Lateorroko aparkalekuan. Bertan, motor gainean egiten diren akrobaziak eta erakustaldia ikusi ahalko dira. 19:00etan motor jokoak egongo dira Aldai plazan eta 21:00etan leku beran afaria eskainiko da. Stunnt emanaldiaren bigarren pasea 23:00etan hasiko da

Biharamunean, uztailaren 5ean, 10:00etatik aurrera eskainiko dute izena emateko aukera, 11:30ean ibilbidea hasteko. Luntxa 13:00etan eskainiko dute, eta 14:00etan Institutuko futbito zelaian topaketaren amaiera bazkaria.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide