EAJk eta OMNIAk Gobernu Batzarrean parte hartuko dute, “gobernagarritasuna bermatzeko”

Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 14:15

Laudioko Udaleko Gobernu Batzarraren parte izango dira EAJ eta OMNIA, EH Bildurekin batera. Talde politiko bakoitzak bi ordezkari izango ditu batzar horretan. Hiru taldeen arteko akordio bat medio adostu da osakera hori.

Laudioko Udaleko Gobernu Batzarraren parte izango dira EAJ eta OMNIA, EH Bildurekin batera. Talde politiko bakoitzak bi ordezkari izango ditu batzar horretan. Hiru taldeen arteko akordio bat medio adostu da osakera hori.

OMNIA eta EAJk prentsa-ohar bateratua bidali dute akordio azaltzeko. Euren hitzetan, EH Bilduk “bakarrik eta gutxiengoan” gobernatzeak “herriaren gobernagarritasuna arriskuan” jartzen zuen. Hori dela eta, bi taldeek “konfiantzazko boto” bat eman nahi izan diote koalizio independentistaren udal-gobernu taldeari.

Hala ere, ohartarazi dute batzar horretan duten ordezkaritza edota konpetentziak aldatu egiten badira “legeak eskaintzen dituen bide guztiak” erabilitako dituztela horiek berreskuratzeko.

Hainbat puntu, “gardentasunerantz eta parte hartzerantz”

Komunikabideei bidalitako prentsa-ohar horretan, bi talde politikoek “gardentasunaren eta parte hartzearen aldeko” hainbat neurri planteatu dituzte. Neurri horien bidez “talde politiko guztien arteko eztabaida” bat sustatu nahi dute, Udal Antolakuntzako araudia moldatzeari begira.

Honako neurri hauek planteatu dituzte horretarako:

*Udal-organo guztietan egindako akordioak argitaratu eta zabaltzea, Zuin aldizkariaren eta udalaren web-gunearen bidez.

*Udalak egindako obren adjudikazio, kontratu eta zerbitzu guztiak argitaratzea Zuin-en eta web-gunean, eta baita ematen diren diru-laguntza guztiak ere.

*Web-gunean argitaratzea udalean erregistratzen diren mozio guztiak, erregistratzen diren momentuan bertan. Mozio horiekiko egiten diren akordioak ere argitaratzea, egiten diren neurrian.

*Lan-batzordeen, Gobernu-batzordearen eta Osoko-bilkuraren aktak 48 orduko epean web-gunera igotzea.

*Udal-gobernuaren ekintzak kontrolatu eta jarraitzeko hiru Osoko-bilkura egitea urtero.

*Zinegotzi guztiei “euren lana ondo egiteko” behar dituzten dokumentu guztiak eskuratzeko erraztasunak ematea.

*Informazioren digitalizazioa sustatzea, eskurgarriagoa izatea dakarten sistemak gailenduaz.

*Zinegotzien antolakuntza-parametroen eta ordainketa ekonomikoen estandarizazioa egitea (puntu honen inguruko informazio gehiago hemen koltsutatu daiteke).

*Aurrekontu Parte-hartzaileen mekanika ezartzea 2016ko aurrekontuetatik aurrera.

*Parte-hartze hiritarrerako protokolo bat sortu eta 2016ko maiatza baino lehen onartzea.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide