Uztailaren 2an 18:00etan Herriko plazan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Txo, Mikmak txikia” ikuskizun berria aurkeztuko dute doan. Proiektuan zein diskoan aurpegi ezagun ugarik hartu dute parte, Amets Arzallus, Kirmen Uribe , Uxue Alberdi, besteak beste. Gainera , Manu Chaoren kolaborazio berezia izan dute. Diskoak 19 abestiz osatuta dago.
Mundua eraldatzea eta itsasoari merezitako trataera emateko xedea du pailazoen abentura berri honek.Itsasoa plastikozko zabortegi erraldoi bilakatzen ari dela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek mundua eraldatzeko lanari ekingo diote, horretarako Mikmak txikia eta bere aitona Rokeren laguntzaz baliatuko dira.