Tokiko Gobernu Batzarrak eskumen gehiago izatea proposatuko du EH Bilduk

Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 07:42

EH Bilduk udal antolaketa proposatuko du bihar 18:00 egingo den udalbatzan. Aurreko legealdiarekin alderatuta zenbait aldaketa eramango ditu eta alderdien adostasuna ezinbestekoa izango da.

Hasteko Tokiko Gobernu Batzarrari eskumen gehiago eman nahi dizkio EH Bilduk. Jon Ander Altube zinegotziak adierazi du horrela udal osoko bilkurak arintzeko aukera egongo litzatekeela.

EH Bilduk udal antolaketa proposatuko du bihar 18:00 egingo den udalbatzan. Aurreko legealdiarekin alderatuta zenbait aldaketa eramango ditu eta alderdien adostasuna ezinbestekoa izango da.

Hasteko Tokiko Gobernu Batzarrari eskumen gehiago eman nahi dizkio EH Bilduk. Jon Ander Altube zinegotziak adierazi du horrela udal osoko bilkurak arintzeko aukera egongo litzatekeela.

Horretarako ordezkaritza anitza izan beharko luke Tokiko Gobernu Batzarrak. Neurriak bat egingo luke EH Bilduk aldarrikatzen duen ereduarekin, koalizioaren ustez. Hau da, gardentasunarekin, partaidetzarekin eta lidergo partekatuarekin.

Erabateko dedikazioak

EH Bilduk 3 ordezkarien erabateko dedikazioak ere proposatuko ditu; Natxo Urkixo alkatearentzat eta Jon Ander Altube eta Amets Meaza alkate ordeentzat, alegia. Natxo Urkixok bere irakasle postuan kobratzen zuena irabaziko luke eta alkate ordeek 1900 euro garbi.

Jon Ander Altubek azaldu du Laudioko udala kudeatzeko gutxienez 3 pertsona behar direla eta gogoratu du aurreko legealdian 2 erabateko dedikazio besterik ez zirela egon eta hirugarrena EH Bilduk ordaindu zuela aholkulari baten bitartez.

10 arlo

Udal ardurak 10 arlotan banatu nahi ditu EH Bilduk. Natxo Urkixok Alkatetza eta Euskara kudeatuko luke, Isabel Bovedak Gizarte Ongizate, Osasun eta Lankidetza, Iñigo Martinez Cerrillok Laudioko Udaleko Tokiko Garapen Agentzia eta Funtzio Publikoa eta Lan Harremanak, Amets Meazak Kultura, Kirola eta Jaiak, Ogasun eta Ondarea eta Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria eta Jon Ander Altubek Obra, Zerbitzu eta Mantentze-Lanak eta Hirigintza eta Ingurugiroa.

Udal osoko bilkurak arratsaldez

Aurreko legealdian ez bezala, EH Bilduren asmoa udalbatzak arratsaldez egitea da herritarrek parte hartzeko aukerak izan dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide