"Ibilbideko hainbat puntutan antolakuntza korrikalariak bustitzen ibili zen"

Korrika egitea kirola egitetik harago doa. Korrika egitea kideekin elkartu eta momentua partekatzeko aukera ere bada. Nork dio atletismoa edota korrika egitea bakarkako kirola dela? Askori aspaldiko ezagunak ikusteko aukera eskaintzen digu holako jai batek. Jaia diot, bai, kirola egitea ez baita askok uste duten bezala sufrimendu soila.

Korrika egitea kirola egitetik harago doa. Korrika egitea kideekin elkartu eta momentua partekatzeko aukera ere bada. Nork dio atletismoa edota korrika egitea bakarkako kirola dela? Askori aspaldiko ezagunak ikusteko aukera eskaintzen digu holako jai batek. Jaia diot, bai, kirola egitea ez baita askok uste duten bezala sufrimendu soila.

Horrela bada, aurtengo San Pedropeko jaiak borobildu eta ondo agurtzeko aukera paregabea izan genuen korrikalariok igande goizean. Eguzkia lagun, Laudioko kaleak 500 kirolari baino gehiagoz bete ziren hamar kilometroko ibilbidea gauzatzeko asmoz. Haurrentzako tartea ere izan zen, lasterketa laburragoak antolatu baitziren ere, adin txikiagoko neska-mutilentzako. Bakoitzak bere neurrian, tipi-tapa, pausoz pauso ibilbidea amaitzea lortu genuen. Eta honek horrela behar du izan, izan ere, norberaren mugak ezagutu eta onartzea ariketa sanoa da oso. Norberak jartzen dizkio bere buruari erronkak. Eta beraz, igandekoa patxadatsu hartu genuen askok.

Goizeko hamaiketan, aurreikusita zegoen bezala, garaiz eman zitzaion hasiera martxa laranjari, “Josito”ren omenez egindako isilunearen ostean. Aurretik genituen kilometroak lasai hasi genituen batzuk, arinago beste batzuek; baina esan bezala, denok gozatu ahal izan genuen bidean zehar topatu genituen animo, txalo, eta ur zorrotadez. Bai, ondo irakurri duzu, ez nabil oker; izan ere, ideia bikaina antolakuntzatik  izandakoa. Bidean zehar hainbat puntutan korrikalariak bustitzen ibili ziren, gu freskatzeko asmoz. Eskertzekoa benetan izan zuten keinua. Eta eskertzekoa ere euskarak egunean izan zuen presentzia. Nahiz eta halako gauzek ez gintuzketen harritu behar, benetan poztu ninduen aurkezpenak euskaraz egiten zirela entzuteak. Are gehiago, bertsoak entzuteko aukera izan zen. Aupa zuek!

Baina eguneko gauza bat aukeratzekotan, argi daukat: masajisten postua, etzaleku eta guzti. Plazera benetan itzalean, etzanda eta bi esku zure hanketako giharren zerbitzura daudela sentitzea. Horrelakoetan ere konturatzen da bat, esfortzuak baduela beti bere ordaina, eta ahaleginaren ondoren datorren saria gehiago disfrutatzen dela. Txarrena agian, masajistaren hitzetan “fascia lata” delako giharra zaintzeko masaje saio gehiagoren beharra izango dudala. Zelako pena!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide