“Urte hauetan guztietan bilakaera handi bat eman da Andere abesbatzan soinuari zein kalitateari dagokionez”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko eka. 28a, 10:51

Estibaliz Gomez Angulo (1940, Laudio) Andere abesbatzako lehendakaria da. Aurten ospakizun bikoitza dute abesbatzako kideek: mende laurden betetzeaz gain, Laudioko Jaietako pregoilaria izatea ere egokitu zaielako.

Hainbat gauza dituzue Andere abesbatzako kideek aurten ospatzeko.

Estibaliz Gomez Angulo (1940, Laudio) Andere abesbatzako lehendakaria da. Aurten ospakizun bikoitza dute abesbatzako kideek: mende laurden betetzeaz gain, Laudioko Jaietako pregoilaria izatea ere egokitu zaielako.

Hainbat gauza dituzue Andere abesbatzako kideek aurten ospatzeko.

25 urte betetzen dira gure sorreratik, musikara eman genuen saltotik. Bi gauza ditugu aurten ospatzeko, pregoilari izendatu gaituztelako baita. “Farolada” bat botaaz, merezi dugula esango nuke. Gehiago lortzeko bidean dagoen abesbatza bat da gurea. Etengabeko formazio jasotzen dugu, zuzendaritza eta abesbatza-kantuan adituak diren irakasle profesionalen eskutik.

“Gehiago lortzeko bidean dagoen abesbatza bat da gurea. Etengabeko formazio jasotzen dugu”

Jendea hasia da egiten duguna apreziatzen eta geroz eta publiko handiagoa izaten ari gara. Eliseoko zelaieta egon gara, Avillo-ko topaketa nazionalean ere... eta iragan egunean Arabako herri txiki batera joan ginen. Berdin-berdin joaten gara herrizketara zein katedral handietara, Balentziako Palau-ra kasu. Ilusio eta profesionaltasun berarekin abesten dugu leku guztietan. Guretzat ez da sakrifizio bat, emakumeek gehiago sakrifikatu behar duten arren horrelako abesbatza batean aritzeko. Kide guztiak oso pozik gaude.

“Berdin-berdin joaten gara herrizketara zein katedral handietara”

Urte hauetan guztietan zehar bilakaera handi bat eman da soinuari zein kalitateari dagokionez. Apurka-apurka goaz, baina oso emaitza onak lortzen ari gara. Abesbatza on bat gara.

Eta nola iritsi zarete abesbatza on bat izatera?

Formazioaren bidez. Ahotsik aukeratu ere egin gabe hasi ginen, Kultur Etxean bildu ginen emakume talde bat bezala. Neska gazte batek ekin zion zuzendari lanei, kantu ikasketak egiten ari zela. Ez genuen aspirazio handirik.

“Kultur Etxean bildu ginen emakume talde bat bezala hasi ginen. Ez genuen aspirazio handirik”

Geroago bai. Lortu dugu instituzioak konbentzitzea. Formaziorik gabe ezin da inora iritsi. Jada urteak daramatzagu ahots-teknikak lantzen, zuzendariak eskaintzen dizkigu teknika klase horiek, entseguetaz gain. Eta bagoaz aurrera. Foru Aldundiak Gasteizen emakumearen egunean abesteko kontratatu gintuenean harrituta geratu ziren Laudion horrelako emakumezkoen abesbatza bat zegoela ikusi zutenean. Eta parrokian eman genuen kontzertu sakrora ere etorri ziren gu entzutera. Hori ere bada jarraitu beharreko puntu bat. Horretan gabiltza.

“Gasteizen emakumearen egunean abesteko kontratatu gintuenean harrituta geratu ziren Laudion horrelako emakumezkoen abesbatza bat zegoela ikusi zutenean”

Nolakoa da abesbatzako kide baten astea?

Abesbatzan astelehenetan entsegua dugu, goizez eta arratsaldez. Ostegun goizetan ahots-teknikak lantzen ditugu, eta entsegua dugu gero berriz. Eta gero kontzertuak, eta entsegu gehiago baldin eta kontzertu asko baditugu edo elkarren artean oso emanaldi ezberdinak badira. Kontzertu herrikoiak izan daitezke, baina baita sakroak ere... ezberdinak dira elkarren artean.

Pregoilari izanik, aurtengo jaiak bereziak izango dira zuentzat.

Festa bizitzen ari gara jada, Natxok (alkateak) pregoilariak gu izatea proposatu zuela eta guztiek onartu zutela esan zigunetik. Buruan dugu jada pregoia nola egin. Abesbatzako parte hartzaileen bizipenak jaso nahi ditugu, eta badirudi azkenean aukera izango dugula zer edo zer abesteko ere. Abuztuari begira genuen arazoetako bat zen jendeak kanpora joateko ohitura duela, baina badirudi zer edo zer abesteko behar beste kide egongo garela.

“Buruan dugu jada pregoia nola egin. Abesbatzako parte hartzaileen bizipenak jaso nahi ditugu”

Urtero abesten dugu San Bartolomeko jaietan. Garai atseginak dira jaienak. Laudion jaio garenoi badirudi espiritua apur bat animatzen digutela abuztuko jaiek. Norberaren barruan daude jai horiek.

Eta behin jaiak igarota, zer?

Uztailean zehar Arabako hainbat herrietan arituko gara abesten, eta udazkenean ere hainbat kontzertu izango ditugu. Gasteizen abestuko dugu, eta baita Laudio ere. Gabonetako kantak prestatzeari ere ekin beharko diogu laster. Garaiaren araberakoa da.

Abuztuan oporrak hartuko ditugu, baina irailean lanari ekin beharko diogu berriz, errepertorio berria entseatu behar izan ohi dugulako.

“Irailean lanari ekin beharko diogu berriz, errepertorio berria entseatu behar izan ohi dugulako”

Urteurrenaren ospakizuna ere udazkenean egingo duzue.

Bai, urrian edo azaroan. Hainbat diru-laguntza eskatu ditugu, jada prestatzen hasi behar garelako eta instituzioak motelak direlako. Zain gaude, beraz; dirua oso garrantzitsua delako gauzak antolatzerako orduan, funtsezkoa.

Orkesta batekin kontzertu bat egitea dugu aurreikusia, argazki esposaketa parte hartzaile bat egiteko asmoa ere badugu, ikusentzunezko batzuk ere jarri nahi ditugu, eta bertaratzen direnei opari txiki bat egiteko asmoa daukagu. Ea hori guzti hori egiterik dugun.

25 urte bete dituzue. Beste 25 betetzeko indarrekin ikusten zarete?

Badago jende berria, badoa berrizten. Adinak aurrera egin ahala jende gaztea sartzen utzi behar da. Orain dela gutxi Bilboko bi gazte sartu dira abesbatzan, eta oso gustokoa dute. Eta azkenaldian 14-15 kide berri inguru sartu dira. Zuzendaria ere musika polita bilatzen ahalegintzen da, ez betiko abesbatzen abesti klasikoak, apur bat monotonoak direna. Abesti alaiak bilatzen ditu, gazteariak ere gogoko izan ditzazkeenak. Kontzertuetan ume, gazte zein helduak daude, denetarik.

“Azkenaldian 14-15 kide berri inguru sartu dira”

Antzoki baten beharra daukagu. Akustika dela eta kontzertuak ezin ditugu kalean egin, eta ondorioz elizan egin behar izaten ditugu, ez dagoelako beste lekurik. Eta jende asko ez da elizara joatera animatzen.

“Akustika dela eta kontzertuak ezin ditugu kalean egin, eta ondorioz elizan egin behar izaten ditugu, ez dagoelako beste lekurik”

Eta euskarazko abestirik abesten duzue?

Badugu euskara hutsezko errepertorio bat, baina udalak errepertorio hori eskatzeri utzi zion eta orduz geroztik ez dugu abestu. Abesti solteak kantatzen ditugu, beste errepertorioetan txertatuta.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide