Musika eta tradizioz betetako egitaraua prestatu du Galiziar Elkarteak Santiago egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko eka. 28a, 23:01

Galiziako aberri eguna ospatuko dute datorren Uztailaren 25ean. Hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu du Laudioko Galiziar Elkarteak.

Deialdi gehienak uztailaren 25ean izango dira, baina aurretik ere izango da zer egin eta zer ikusi. Uztailaren 17an, ostirala, emakumezkoentzako chave txapelketa egongo da eta 18an, gizonen txanda helduko da. Galiziako herri kirola da chave-a. Diska borobil batzuekin metalezko pieza bat jotzean datza.  

Espalladoiro talde laudioarraren kalejira eta kontzertua

25ean, Santiago apostoluaren egunean hain zuzen ere, 11:30ean hasiko da egitaraua, Espalladoiro talde laudioarraren kalejirarekin. Galiziako musika tradizionala egiten duen taldea da Espalladoiro. Meza ere izango da Santiago Apostolua eta Galiziar Elkarteak galdu dituen kideen omenez eta jarraian Espalladoiro taldearen emanaldia egongo da Herriko Plazan.

Granja plazan jarraituko du jaiak, Amigos del Swing taldearen musikarekin, ondoren sari banaketa eta queimada dastaketa izango dira. Arratsaldean Amigos del Swing taldea itzuliko da, 17:00etatik aurrera giroa alaituz.

Uztailaren 26an amaiatuko da egitaraua, Elkartearen egoitzan ospatuko den herri bazkariarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide