Ekaineran 30ean, asteartean, 18:00etan bi udal osoko bilkura egingo dira Laudion. Lehenengoan udal arloen eta erabaki guneen osaketa zehaztuko dute.
Bigarrenean, aldiz, zenbait gai eztabaidatuko dituzte. Berez, aurtengo aurrekontuen onarpena gauzatu beharko lukete eta horretaz gain beste kontu garrantzitsua landuko dute: Aldaikoerrekako naturalizazio lanak.
Foru Planaren bitartez gauzatuko den obrari behin betiko onarpena emanez gero uztailaren 6an hasiko lirateke lanak.
Jonan Altube EH Bilduko zinegotziak azaldu du 4 hilabete eta aste beteko iraupena izango dutela. Ondorioz, epeak beteko balira azaroan bukatuko lukete obra.
1.298.221 euro
Aldaikorreka errekaren errestauraziorako 1.298.221 euroko aurrekontua egin dute. Udalak 240.000 euroko gastua hartuko du bere gain. Arabako Foru Aldundiaren OZFPren bidez 989.999 euroko ekarpena jasoko da. Faltan diren 125.695 euroak, aldiz, Obren Finantzaketarako Ez-ohiko Funtsak emango ditu.