Arabako Ardo Azokaren lehen edizioa izango da eta Laudion egitea erabaki dute. Ekainaren 26tik 28ra bitartean Arabar Errioxako ardoa edota Arabako Txakolina dastatzeko aukera egongo da. Laudioko udala, ABRA (Arabar Errioxako Upeltegien Asoziazioa) , Arabako Txakolina eta CD Laudio dira ekintza honen antolatzaileak.
Hiru gune ezberdin egongo dira herrian, herriko plaza, Lamuza kalea eta Aldai plaza. Gainera, artisau eta gastronomia azoka ere egongo da.
Horrez gain umeentzako hainbat ekintza ere antolatu dituzte, hala nola, “jumping”-a, ohe elastikoak, puzgarriak...
Azokari amaiera emateko Euskal Jaia egongo da eta bertan Laudioko Bandak eta dantza taldeak. Dantza taldea ere egongo da.
Ardo dastatzeak
ABRAk ardo dastatzeak antolatu ditu hiru egunetarako. Parte hartzen duen pertsona bakoitzak azokaren kopa berezia izango du. Parte hartu ahal izateko Aldaikorreka Plazan CD Laudiok jarriko duen “stand”ean hartu beharko dira tiketak.