Pasa den asteazkenean PERCO mahaiak bilera egin zuen Laudion. Udalak daukan osaketa berriaren harira izan zen hitzordua baina bertan erabaki garrantzitsua hartu zuten, APILLen iritziz.
Horrela, lan taldea sortu dute Laudiok zinema-antzokia izan dezan ahalik eta lasterren. Lan taldearen lehenengo betebeharra adostasun zabalak sortzea izango da.
APILLek zabaldutako oharraren bitartez azaldu du lantaldeak helburua zehaztu duela: legealdi honetan konpontzea auzia, alegia.
Lan taldea politikariek, herritarrek, kultur taldeek, APILLek eta beste eragile batzuek osatu beharko dute.