Ermu alderako Laudioko Udalak bultzatutako Plan Bereziak, besteak beste, inguruotako balizko garrantzi historikoa aintzat hartuta, Euskal Herriko Unibertsitatearekin prospekzio arkeologikorako hitzarmena aurreikusten zuen.
Hitzarmen horri erantzunez, aste honetan bertan hasi dira Ermuko Andra Mariako baselizan indusketa arkeologikoak.
Printzipioz, zunda izaera izango dute lanok, balizko potentzial arkeologiko hori baieztatze aldera. Horretako, UPV/EHU-ko Sergio Escribano buru duen arkeologo taldea baselizako zoruan hasi da lanean, arkeologo, topografo, ikasle eta aditu ezberdinez osatutako lan taldea hain zuen ere. Indusketak uda osoan zehar luzatzea aurreikusten dute.