22 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Laudion iragan osteguneko goizaldean, 3:00ak aldera. Ustez adin bereko beste gazte bati aulki baten hankarekin kolpatzea egotzi diote.
Borroka Laudioko erdiguneko taberna batean hasi zen, baina kalean jarritu zuen gero, Ertzaintzak zabaldutako oharraren arabera. Poliziaren esanetan, bi erasotzaile egon ziren. Batak aulki baten hanka jaurti zion erasotutako gazteari, eta beste erasotzaileak hanka hartu eta buruan kolpatu zuen gaztea.
Lehenago, baina, kristalezko edalontzi bat ere hautsi omen zion buruan.
Borroka ikusita, herritar batzuk poliziari hots egin zioten. Ertzainak bertaratu zirenean erasotutako gaztea ikusi zuten lurrean, baina konortea galdu gabe. Bere alboan zegoen ustezko erasotzailea, banku batean eserita, hankekin aulkiaren hanka eusten zegoela.
Poliziak gaztea atxilotu zuen, lesio-delitu bat egotzita. Erasotutako gaztea, berriz, Galdakaoko hospitalera joan behar izan zen zauriak artatzera. Ertzaintzak adierazi du hirugarren gazteak erasoan izan zuen inplikazioa ikertzen daudela.