Jose Manuel Fernandez Arzaren III.memoriala Laudion izango da ekainaren 28an. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua eta 10 km-tako lasterketa egin behar izango dute korrikalariek.
Laudioko Atletismo Klubak antolatu du lasterketa. Kategoria ezberdinak egongo dira: Gizonezko eta emakumezko seniorrak, 40 urte baino gutxiagoko beteranoak, 5o urte baino gutxiagoko beteranoak eta maila infantilak 8-10 urte adinetako umeak, 1000metroko lasteketa izango dutenek.11-13 urte bitartekoek,ordea, 2000 metroko lasterketa egin behar izango dute eta txupeteek 300 metro.
Izena emateko atletismolaudio@euskaltel.net webgunera jo. Inskripzioak 8 euro balio du.