Ehunka lagun bildu ziren iragan larunbatean "La ventana de Laudio" facebook taldearen sortzaileek antolatutako topaketetan. Jaia 12:00etatik 23:00etara luzatu zen, Aldaikoerreka plazako karpan.
“La ventana de Laudio” facebook taldea orain dela lau hilabete sortu zuten elkartu ziren lau pertsonek. Talde itxia bada ere, zabalik dago atxikitu eta bertan parte hartu nahi duenarentzat. Bertan Laudioko argazki historikoak partekatzen dira, hala nola gertakizun eta bitxikeria historikoak ere. Guztira 7000 argazki baino gehiago partekatu dira arduradunen arabera, eta taldeak 2000 jarraitzaileen muga gainditua du jada.
Argazkiak: Cristen Photography Designer