Orbeko Etxeak astebetez luzatuko ditu 14. urteurreneko ospakizunak

Astebeteko ospakizun sorta prestatu du Laudioko Orbeko Etxeak bere 14. urteurrena ospatzeko, ekainaren 20tik 27ra arte alegia. Kontzertuak, tailerrak, bazkariak, mendia eta hitzaldiak uztartuko dituzte programan, beti ere prezio herrikoiekin eta hainbat ekintza doan eskainiz.

Astebeteko ospakizun sorta prestatu du Laudioko Orbeko Etxeak bere 14. urteurrena ospatzeko, ekainaren 20tik 27ra arte alegia. Kontzertuak, tailerrak, bazkariak, mendia eta hitzaldiak uztartuko dituzte programan, beti ere prezio herrikoiekin eta hainbat ekintza doan eskainiz.

Hasiera egunean, larunbatean, mendi martxa, herri bazkaria eta kontzertuak programatu dituzte. Izan ere Herriko plazatik abiatuko diren Santa Marinarako mendi martxa ibilbide bi eskainiko dituzte, 8:30ean abiatuta luzea eta 10:00etan laburra. Biek hamaiketako bateratua izango dute Elorritxuganen 11:30ak aldera Laudiorako itzulera ordua 13:15ean iragarri dutelarik.

Segidan, 14:15ak aldera, Herri bazkaria izango da Orbeko etxean eta 20:00etatik aurrera lehen Kontzertua eskainiko da Mardrilgo Bosna, Salamankako El pinchazo del cerdo eta Usurbilgo Rukula taldeekin.

Zuk zeuk egizu

Igandean berriz tailer dinamika jorratuko dute 11:00etatik aurrera. “Zuk zeuk egizu” Jardunaldian likoreak, ogia, audio-grabazioak, soinu-tresnen eraketa, serigrafia, koadernaketa eta zeramika tailerrak eskainiko dituzte, 3 euroren truke bazkaria barne izango delarik.

Stoner gaua

Astelehenean Stoner gaua ospatuko dute 20:00etatik aurrera. Frantziako Witchthroat Serpent, Bartzelonako 1886 eta Sopelako Melmak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bertan sei euroren truke.

Astearte eta asteazkenean, hilaren 23 eta 24an, hitzaldiak antolatu dituzte, “Segurtasun eta pribatutasuna interneten-Funtzesko oinarrizkoak” 19:00etan asteartean eta “Ondas de libertad” asteazkenean, Aragoiko irrati libreen inguruko hitzaldia eskainiko du Santi Ric-ek.

Star wars

Ostegunean III: Jedi Galaktikoa, Star Wars-en inguruko maratoi ez-ofiziala, abiatuko dute Orbeko Etxean. 20:00etan hainbat estreinaldi eta nobedade eskainiko dira Steampunk Boda Fett eta USA 215, kasu.

23:00etatik aurrera sesio-golfoaren txanda izango da, besteak beste, La caza del Golum, Imperio Oscuro eta Transición bistaratuko dira.

Ostiralean berriz Udal Lanbide Heziketa Eskolako zineman izango dira emanaldia 19:30etik aurrera, The holo experience-ren proiekzioa krispetak eta guztiz barne dela.

Ekainak 27

Ospakizunen azken txanpa larunbatean, hilak 27an, burutuko dute. 12:00etatik aurrera bike-poteoan arituko dira eta 14:30ean bazkarian elkartu bitartean. Jedi galaktikoaren azken pase eta parodiak prestatu dituzte bazkalosterako eta 18:00etatik aurrera IV. Boulder Txapelketa lehiatuko da Orbeko MTaren eskutik.

Amaierako kontzertua 20:00etan hasiko da Irungo Apurtu, Laudioko Amankomun eta Donostiako Trigger Travis taldeekin eta gainera Al infierno en goitiberaren azken kontzertua ere iragarrita dago progaman.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide