Ekainaren 29ra arte Zergatik zara heteroseuxala? galderari erantzuteko epea egongo da Homofobiaren Kontrako Herri Lehiaketan. Helburua sexualitatearen eraikuntza sozialaren eta kulturalen inguruan hausnarketa pertsonala egitea da. Gehien baloratuko dena herrietan sexualitatearen inguruan sortzen diren egoera negatiboak salatzea eta konponbideak gomendatzea izango da.
Parte-hartzaileak 12 eta 35 urte bitarteko Euskal Herriko edozein herritar izan daiteke eta formatu desberdinetan sexu anistazunaren inguruz hitz egin daiteke. Pertsona bakoitzari erantzun bakarra onartuko zaio eta bertan honako datuak adierazi beharko ditu: izen-abizenak, adina eta herria. Erantzunak gehien jota gaztelaniazko zein euskarazko 150 hitzekoak izango dira eta Whatsapp bidez 655721002 zenbakian, Facebooken eta Tuentin “Zergatik zara heterosexuala” orrialdeetan edota Twitterren #zzheterosexuala egin daiteke. Gainera, www.laudio.eus webgunean egongo den blogan ere erantzun ahalko da.