Laudioko EAJko Uri Buru Batzarrak eta zinegotziek oharra plazaratu dute haien hautesleei eskerrak emateko.
Horretaz gain, jeltzaleek azaldu dute alkatetza lortzeko bere hautagaitza aurkeztu zutela larunbatean gainerako alderdiek gehiengo zabala eta nahikoa osatzeko gaitasunik ez zutelako izan. Hortaz, zilegitzat jo zuten bere zerrenda aurkeztea, aintzat hartuta EH Bildurekin zinegotzi kopuruan berdindu zutela.
Nahiz eta EAJk ere gehiengoa ez zuen lortu, jeltzaleek adierazi dute beste talde politikoekin elkarlanean aritzeko asmoa daukatela zerbitzu publikoak bermatzeko.
Horretaz gain, EAJk aldarrikatu du bere 5 zinegotziak - Juanma Ibarretxe, Maider Basterra, Ander Añibarro, Eva Markinez eta Izaskun Miñano- prest daudela herritarren eskaerei erantzuteko.