San Pedro Jaiak jarduera ugarirekin datoz

Erredakzioa 2015ko eka. 14a, 10:33

Ekainaren 26tik 28 bitartean sanpedropeko jai herrikoiak ospatuko dira Herriko plazan. Bertan, musika ikuskizunak, jokoak, Star wars jaialdia edota Sukalki txapelketa egongo dira besteak beste.

Ekainaren 26tik 28 bitartean sanpedropeko jai herrikoiak ospatuko dira Herriko plazan. Bertan, musika ikuskizunak, jokoak, Star wars jaialdia edota Sukalki txapelketa egongo dira besteak beste.

Lehenengo eguna, ekainak 26, ostirala, 18:00etan hasiko da haurrentzako antzerki batekin eta ordu bat geroago jaiei hasiera emango zaie txupinazoarekin eta txorizo dastaketa batekin. 19:30ean Star Wars jaialdia izango da eta 20:30ean Herri kirolen ikuskizuna Alberto Aceron plazan. 22:00etan The Bon Scott Band taldeak AC/DC taldearen bertsioak eskainiko ditu eta ondoren Patx & Run arituko dira.

Sukalkia larunbatean hasteko

Hurrengo egunean, ekainaren 27an, larunbatean, Sukalki txapelketarekin hasiko da 9:00etan. Lehiakideek 13:00etan aurkeztu beharko dituzte goizean prestatutako platerak eta ordu bat beranduago sari banaketa izango da.

14:30 herri bazkaria egingo da eta 16:00etan bingoan jolasteko aukera egongo da. Arratsaldeko 17:00etan, aldiz, joko ezberdinetan parte hartu ahal izango da eta 20:00etan kalejira hasiko da herriko kaleak alaituz. 22:00etan Skati eta Honat taldeek kontzertua eskainiko dute. San Pedropeko jaiak ekainaren 18an, igandean, bukatuko dira José Manuel Fernández “Josito” III. Memorialarekin.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide