Laudion Natxo Urkixo hautatu dute alkate, tentsioz betetako bilkura batean

Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 13:13

EH Bilduko Natxo Urkixo hautatu dute alkate Laudioko Udal Osoko Bilkuraren osaketan, jendez betetako udalbatza aretoan.

EH Bilduko Natxo Urkixo hautatu dute alkate Laudioko Udal Osoko Bilkuraren osaketan, jendez betetako udalbatza aretoan.

Azken momentura arte ziurgabetasunez betetako bilkura izan da. PPko zinegotzi den Iñigo Pedruzok bere buruari eman dio botoa. PSE-EEko zinegotziak (Txaro Sarasua eta Maria Dolores Muriel), berriz, abstenitu egin dira. 

OMNIAko kideek boza eman dutenean egon da tentsio gehien. Alderdi horretako zinegotzi den Alvaro Barriosek Juanma Ibarretxeri eman dio botoa, baina beste hiru zinegotzien botoa ezberdina izan da: Nerea Gonzalezek Natxo Urkixoren alde bozkatu du, Jakin Artarazek Txaro Sarasuaren alde eta Aitor Antxiak Iñigo Pedruzoren alde. 

EAJ-PNVko zinegotziek Juanma Ibarretxeri eman diote euren botoa eta EH Bildukoek Urkixori. Gauzak hala, alderdi batek gehiengo absolutua lortu ez duenez zerrendaburu bozkatuena atera da alkate. 

Elkarlanean aritzeko deia

PPko zinegotziak Urkixo zoriondu eta herria aurrera ateratzearen garrantzia azpimarratu du. PSE-EEko Txaro Sarasuak, bere aldetik, esan du bere alderdiak Laudioko herriaren alde konprometitu eta lan egingo duela agintaldi osoan.

OMNIAren zinegotzia den Alvaro Barriosek bere alderdiaren bozaren zergatia azaldu du: "Egin genuen proposamenarekin koherenteak izan gara eta horregatik banatu dugu gure botoa beste alderdi guztien artean, herria talde guztien artean eraiki behar delako, aldebakartasunetik egitea zaila izango baita". Alderdi guztien arteko kontzentrazio gobernu bat osatzea proposatu zien OMNIAk gainontzeko alderdiei, hauteskundeak izan eta gutxira. 

EAJ-PNVko zerrendaburua izandako Juanma Ibarretxek Natxo Urkixo zoriondu eta elkarlanean aritzeko prestutasuna ere adierazi du. Bukatzeko Natxo Urkixok ere elkarlanaren garrantzia azpimarratu du, eta ziurtatu du alderdi guztiekin kontatuko duela herria aurrera eraman ahal izateko. 



 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide