Joan den maiatzaren 10ean Naroa Bejarano Barakaldoko Lasesarre kiroldegian egindako Euskadiko gurpil gaineko irristaketa artistikoko txapelketan irabazle suertatu zen kadete kategorian. Ondorioz, Espainiar Estatuko Txapelketan joateko sailkatua izan zen. Herriko Lautxirrinka Kirol Klubeko beste bi kideek ere parte hartu zuten, bere kategorian lehenengo eta bigarrengo postuak lortuz.
Roser Montero entrenatzaile duten Miren Angoitia eta Oihane Capitan bere aldetik, B kadeteko kategorian lehenengo eta bigarren postua lortu zuten hurrenez hurren.
Lautxirrinka Kirol Kluba
Lautxirrinka Kirol Kluba gehiago ezagutu nahi duenak eta gurpil gaineko irristaketa artistikoan aritu nahi duenak asteartetan 17:00etatik 19:30era eta asteazkenetan 18:15etik 19:45era Lateorroko frontoira gerturatu daiteke. Ostiraletan ere 17:00etatik 19:30era Laudioko Institutuan entrenatzen dute.