Iragan igandean, hilak 6, Laudioko Saharar Elkarteak elkarretaratzea egin zuen Lamuza Plazan Kanariar Uharteetan, Marokoko Gobernuak Kanaria Handiko Las Palmasen duen kontsulatuaren aurrean, 24 egun gose greban daramatzan Takbar Haddi saharar emakumearen alde.
Haddiren semea, Mohamed Lamin Haidala, iragan otsailaren 8an hil zen Al Aaiuneko (Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuak) espetxean, marokoar kolonoek erasotua eta poliziak torturatua izan ostean. Amak semearen gorpua eta honen heriotzaren inguruko ikerketa inpartziala eskatzeko dihardu gose greban.
Gogoratu beharra dago espainiar kolonia izateari utzi zionetik, duela berrogei urte, Mendebaldeko Sahara Marokoko Erresumak okupatua dagoela eta sahararrek egoera latza bizi dutela, bai okupatutako lurraldeetan nola Aljeriako basamortuaren erdian kokatutako errefuxiatu kanpalekuetan ere.