Parkearen berreskurapenerako urrats garrantzitsua egiteko nahiarekin SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Parkearen Eguna ospatuko du irailaren 12an.
“Artea, jalgi hadi parkera” lelopean Lamuza Parkea laudioarren kultur ekimenez bete nahi dute plataformako kideek. Dantza, margoketa, eskultura, artisautza, diseinua, musika… denek izango dute bertan parte hartzeko aukera.
Horretarako, hainbat talde kultura erakustaldiak prestatzera animatu dituzte plataformatik.
Zentzu horretan, norberak bere harria jarrita 2015a Laudiorako gogoangarria izan daitekeela uste dute. Izan ere, bide horretatik Arabako Foru Aldundiak parkean beharrezkoak diren baliabideak inbertitzea bilatzen da, irailaren 12koa lehenengo urratsa izanik.