Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu du ekimena. Ekainaren 13an ikasle ohiek, irakasleek, gurasoek zein Laudioko hainbat taldeek parte hartuko dute partiduetan. Goizeko 10:00 hasiko dira partiduak.
Duela urte asko 24 orduz jokatzen zuten futbitoan, baina gaur egun ez zuten horrelakorik egiten. Hori dela eta, ekimena berreskuratzea da helburuetako bat eta aurten 8 orduz egingo duten arren, etorkizunean ohitura zaharra berreskuratu nahi dute antolatzaileek.
Kirolaren bitartez alboko herriko harremanak estutu nahi dituzte eta horrez gain, haurren artean kirola bultzatu.