“Felix García” Laudioko Musika Bandaren Musika Eskolak hurrengo ikasturterako izen emateko epea ireki du. Eskolak esperientzia handia du musika irakaskuntzan, izan ere 1900. urtean jaio zen, banda sortu zenean.
Bertan Estatuko Orkestra Sinfonikoko kide batzuek, musika eskoletako irakasleek eta Euskal Herriko hainbat musika bandetako langileek hasi zituzten musika ikasketak. Egun, tituludun irakasleak ditu eskaintzen dituen musika tresnetan eta musika eskola profesionaletan Erdi Mailako graduak egiteko araututako prestakuntza eskaintzen du. Bertan klarinetea, saxofoia, tronpeta edota zeharkako flauta, besteak beste.
Gainera, hasi zeneko filosofia berarekin jarraitzen du: Laudioko Musika Bandaren harrobia elikatzea. Informazio gehiagorako 679 240 754 eta 685 738 237 telefonoetara dei daiteke edota www.bandallodio.com webgunea kontsultatu.