Ekainaren 13a izango da Gentza Zabala Udaeta omentzeko eguna. Hori dela eta, aurten nesken arteko partidua jokatuko dute. Nerbio Goiena-ko selekzioa eta Gasteizko 2.dibisioko Aurrera taldea izango dira partidua jokatuko duten bi taldeak. Hitzordua 18:00etan izango da Ellakuriko futbol zelaian.
Partidua Teixeira Vitienesek arbitratuko du, lehen mailako arbitro batzordeko kidea. Haitzulo Barri tabernak bere ekarpena ere egin du. Izan ere, haiek dira baloia emango dutenak.
Gentza Zabala Udaeta laudioarra2012ko irailaren 29an zendu zen, 24 urte zituela. Zeanurin Auto istripu bat izan zuen. Erregional Preferenteko epailea zen eta Zaramagara partidu bat zuzentzera zihoala gertatu zen istripua. C.D. Laudioko kategoria guztietan atezaina zen.