Bikoteetako bat Euskadiko txapelduna da eta bestea txapeldunordea. Donostian jokatu dira txapelketa partidak eta probintzia bakoitzeko onenek bakarrik jokatu dute. Herriaren eskola Arabaren ordezkaria izan da.
Bi aste iraun ditu Euskadiko Txapelketan eta Herriaren Eskupilota Elkarteak bi bikote eraman ditu txapelketara. Maitzaren 31n hasitako txapelketa honetan infantil B eta infantil A kategoriak aritu dira Herriarenekoak.
Yuste-Muguruza txapeldunak
Yuste eta Muguruzak infantil B kategorian jokatzen dute. Lehenengo partiduan Bizkaiaren aurka airtu ziren eta inolako arazorik gabe garaipena lortu zuten, izan ere, 18-01 bukatu zen partidua. Bigarren partiduan ez zuten hain erraz irabazi baina, hala ere, Gipuzkoaren kontra 18-13ko emaitza lortu zuten.
Amondo-Alonso txapeldunordeak
Amondo eta Alonsok infantil B kategorian jokatzen dute. Gipuzkoaren aurka aritu ziren lehenengo partiduan eta 18-11 emaitza lortuz irabazi zuten. Baina, asteburu honetan jokatuko partidua, ordea, Bizkaiaren kontra galdu eta txapelketan 2.postua lortu dute. Azkeneko partidaren emaitza 08-18koa izan da.