"Aldarrikatzeko aukera paregabea iruditzen zait, aurtengo txupinerak zein pregoilariak emakumeak baitira"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 8a, 17:07

JONE UNZAGA ( 1990, Laudio) Txilardiak koadrilako kidea da. Aurten nesken koadrila hori aukeratu izan da Laudioko jaietako Txupinerak izateko.

 Zer suposatzen du zuentzat aurtengo txupinerak izatea?

JONE UNZAGA ( 1990, Laudio) Txiladiak koadrilako kidea da. Aurten nesken koadrila hori aukeratu izan da Laudioko jaietako Txupinerak izateko.

 Zer suposatzen du zuentzat aurtengo txupinerak izatea?

Poztasun handiz hartu dugu berria, parte-hartzaileak izaten saiatzen gara eta horretarako erabaki genuen jaien batzordearen parte izatea, beraz gure partetik uste dugu bakarrik ekintza hau egitea falta zitzaigula, hau eginda lasai erretiratu gintezke! Bestalde, edozeinek ez dauka aukerarik bere herriko jaiei hasiera emateko modu ofizial batean eta horrek ere badauka bere emozioa!

Zuretzat zer nolako garrantzia du txupineroak?

Beno ba txupinera era batean jaien ordezkaria dela esango nuke, bere garrantzia badu gure herriko kasuan orain dela urte batzuk jaien antolakuntzaz arduratzen diren jai taldeak izan direlako, beraz uste dut urte askotako lanari errekonozimendu bat emateko era bat dela ere.

Zein da txupinero batek jaietan duen papera?

Egia esan oraindik ez dakigu oso ondo zer egin behar dugun edo zein den gure papera aurtengo jaietan, dakiguna da suziria botako dugula eta horrekin ardura nahikoa sentitzen dugu momentuz jaja!

Zergatik aukeratu zaituztete?

Egia esan ez da izan zerbait bereziagatik, orain dela urte batzuk erabaki zen koadrilak izango zirela txupineroak edo txupinerak eta aurten guri tokatu zaigu.

Zerbait berezia egingo duzue?

Badaukagu ideiaren bat baina oraindik ez dugu zehaztu zer esango edo zer egingo dugun.

Aukera paregabea iruditzen zait aldarrikatzeko aurtengo jaien txupinerak zein pregoilariak emakumeak direla eta historian zehar postu hauek beti hartu dituztela gizonak, inertziaz ekitaldi hauen protagonistak beti direla maskulinoak. Aurten ez, aurten jaiak femeninoak izango dira, eta oso inportantea iruditzen zait emakumeok behingoz protagonismoa izatea!

Txupinerak izateaz gain, jaietako koadrila zarete eta ekintzak antolatzen dituzue jaietan, ezta? Zeintzuk?

Bai orain arte bi ekintza ezberdin antolatu ditugu, alde batetik astoaren kalejira baserritar egunean egiten zena, eta bestetik, Intziriak koadrilarekin altxorraren bila antolatzen genuen 17an. Aurten aldaketak egongo dira jaietako programak eta ekintza berriak antolatu ditugu, beraz oraindik berriztapen horiekin gabiltza eta aurten beste zerbaitetan ibiliko gara.

Zergatik dira hain bereziak Laudioko jaiak?

Jaiak poztasuna sortzen duelako, harremanak estutzen dira eta jende berria ezagutzen duzulako.

Laudioko Jaiak bereziak dira gure herrikoak direlako eta guk antolatzen ditugulako, abuztuak hamabostean poztasun berezi bat dago laudioarretan beste edozein herriko jendeetan ikusi ez dudana momentuz, herri honetan sentimendu berezi bat dago jaiekiko.

Zer da gehien gustatzen zaizuna?

Gehien gustatzen zaidana sentsazioa da, Laudioko Jaietan denak balio duela. Esan nahi dut, jendea humore onez dagoela, badakite urteko garai berezia dela, gehiago irteten dela kalera eta batez ere askatzen direla. Urtean zehar bakoitza bere munduan murgiltzen da, baina jaietan denok izan nahi dute “buenrollismo-aren” parte, eta hori niretzat positiboa eta berezia da.

Koadrilen artean batasun bat sortzen dela ikusten duzu, urtean zehar denbora pasatzen ez duzun edo agian ezagutzen ez duzun pertsonekin momentu onak konpartitzen dituzula eta hori beti aberasgarria da.

Eta gutxien?

Banatuta daudela, hiru egun eta gero bost! Non ikusi da hori?? lortu behar dugu aste bakar bat eta osorik izatea!

Nola sortu zen zuen koadrila?

Udalekuetan elkar ezagutu genuen eta hortik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginen, 13-14 urteekin, Geroago 17 urte genituela erabaki genuen jaien koordinakundearen parte izatea, hori egiteko koadrila ofizializatu egin genuen. Txilardiak koadrila hemeretzi emakumez osatuta dago, 89-90-ko hamarkadakoak izanik.

Zergatik Txilardiak izena?

Ez dauka atzean inolako istorio berezirik, gogoratzen dut Ellakuriko igerilekuetan geundela euskarazko hiztegi batean izenak bilatzen eta zerrenda bat egin genuela. Zerrenda horretan Txilardiak izena zegoen eta gehienei gustatu zitzaigun, Txilarra landare more bat da eta horrek badauka bere esanahia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide