Kiroldegia erabiliko dute saskibaloian aritzeko eta 6urteetatik 12 urterainoko umeak apuntatu ahal izango dira. Ekainaren 8an hasten da kanpusa eta 26an bukatu.
Astean hiru egunetan zehar ibiliko dira umeak eta Sugarrak taldeko kideak saskibaloiean jokatzen: Astelehen, ostegun eta ostiraletan. Ez da dirurik ordaindu beharko, izan ere doakoa izango da.
Helburua, ondo pasatzea eta nola ez, saskibaloiaren munduan murgiltzea da. Antolatzaileek diotenez, hurrengo urtean saskibaloi taldea handitu nahi dute, eta horregatik umeak kirol hau frogatu eta ea baten bat animatzen den hurrengo denboraldian haiekin entrenatzen. Izena emateko jarri kontaktuan hurrengo telefonoaren bitartez: 626 37 86 65